lunes, 2 de abril de 2012

IRATI IBAIKO URAREN ANALISIA

     KOKAPENA


Irati ibaia bi erreketatik sortzen da: Urtxuri eta Urbeltz. Bi hauek Iratiko etxeetan elkartzen dira eta gero Irabiako urtegira eramaten ditu urak.Ondoren Aezkoan sartu, Orbaitzeta, Orbara, Aribe eta Orotz-Betelutik pasatu, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu; ondoren Zaraitzu ibaiaren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da; guztira 80 km luze da.  Gero Ebro ibaira. Azkenik,  Mediterraneoan itsasoratzen da.

    




DESKRIBAPENA

     Irati ibaiak "V" formako arana sortu du jaiotzen den tokitik ia Agoitz arte. Ibilbide horretan, arroia batzuk sortu ditu denboraren poderioz. Gaur egun, zonalde horretan, Itoizko urtegia eraiki zuten.

     Historian zehar, zuhaitzak eraikuntzarako erabili izan dira. Espainiako eta Frantziako itsas armadek oso kontuan izan zuten Iratiko Oihana XVIII. mendean, izeiak eta pagoak kalitate handikoak izanik, itsasontzietarako mastak egiteko erabili baitzuten bertako zura. Horregatik almadiak egiten zituzten eta Iratitik Zaragozaraino joaten ziren.

     Orain nekazaritzarako, abeltzaintzarako eta energia sortzeko erabiltzen da. Baita aisialdirako ere erabiltzen da udan.

     Duela urte batzuk, bi errekak elkartzen diren tokitik hurbil, urtegi bat eraiki zuten (Irabiako urtegia).

                                                                                                             

Almadiak                                                                                              Irabiako urtegia                                                                             





                                 





AZTERKETA

 

   Irati ibaiaren azterketa egiteko asmotan, gure eskolatik 3 Km-ra dagoen Aribe izeneko herrira jetsi ginen. Ibaiko goi ibilguan dago analisirako aukeratutako puntu hau. Armonia zoragarrian eta giro ezin obean gure parajeetaz disfrutatzeko aukera izan genuen, ondoko argazkietan dakusan moduan. 






  


 Irati ibaian animali mota asko daude: Arrainak, hegaztiak, ugaztunak...

  1.  Arrainak: Uretako ingurunearen baldintzatan aurkituta dago arraina fauna determinatzailea dela. Horrela, ur hotzetan bizi dira: amuarraina eta txipa; eta ur beroetan karpak. Karramarroak, sustraiak izan dituzte gure jatekoaz gain, jolastu ekologiko garrantzitsu bat rol uretako ingurunearen Carrion ezabatuz.

  2. Hegaztiak: Sai arrea edo arrano beltzak gure zerutik hegan egiten dute. Beste hegaztiek, esate baterako, lertxunak, ugaltzen ere,   gurekin pasatzen dute negua eta miru beltza eta kukua, eguraldi onean egoten dira gurekin.

  3. Ugaztunak: Ibaitik hurbil. ugaztunak bizi dira. Adibidez basurdea, 100kg baino  geihagokoa izan daitezke edo oreina, orkatza, azeria, untxia, erbia, azkonarra, nutria...Eta duela gutxi desagertuak linzea eta otso mitikoa. 


      Ibaiaren bazterretan dauden zuhaitzak pinuak, pagoak eta haritzak dira geihenak. Euskal Herriko oihan hndienetik zeharkatzen da eta Europako pagadirik zabalena (17.195 Ha) du. Gainera, izeiak, pinuak, arteak eta flora aberatsak ditu. Ibaian ez dago zaborrik, oso garbia den eremu batean dagoelako.

ANALISIAK


Analisiak
Nitratoa PPM = 1/ Balore onargarria
Folsfatoa PPM =1/ Balore onargarria
Bakterio koliformeak Negatiboa
Tenperatura 11º
Oxigeno disolbatua PPM = 4/ Justu-justu onargarria
Oxigenoaren saturazioa %36/ Emaitza txarra
PH 7/ Emaitza onargarria                     
Uhertasuna Garden gardena ( 4 puntuak ikusten dira )
Amoniakoa PPM = 0/Onargarria
Zuhaitzaren altuera 8 metroeta 50 zentimetro



HAUSNARKETA ETA ONDORIOAK

     Ibaia osasuntsu dago Nitrato, Fosfato, Amoniako, Bakterio koliforme eta uhertasunari dagokienean, baina ez ditugu emaitza onak jaso oxigenoaren saturazioa eta oxigeno disolbatuarentzat. Parametro hauek onargarriak izatea garrantzitsua da, izan ere oxigeno ezak ingurune urtsuko izaki bizidunen bizirautea mugatzen baitu.


     Hobetzeko...  gauza hauek proposatzen ditugu:

  • Ez bota zaborrik ibaira. 

  • Zaborren bat ikusten baduzu ibaian edo hurbil, hartu eta zakarrontzira bota.

  • Ibaiaren hurbil animaliren bat ikusten baduzu, basozainei abisatu.

  • Ez isuri likido kutsagarririk.